3 Taberna. Musika, pitza, dantza

3 Taberna. Musika, pitza, dantza Musika, pitza, dantza.

Igandean, 24ean edo beste edozein larunbat edo igandeko eguerditan pitzak, razioak edo kaxuelaz aparte GURE EGUERDITAKO ...
19/06/2026

Igandean, 24ean edo beste edozein larunbat edo igandeko eguerditan pitzak, razioak edo kaxuelaz aparte GURE EGUERDITAKO MENUA bazkaldu nahi badezu deitu lasai 688773733.

Erakusketa berria. Iñigo Calvo Samaniego "Sama" (Ordizia, 1982), binilo josiak.Margolariz gain musikazale amorratua izan...
19/06/2026

Erakusketa berria. Iñigo Calvo Samaniego "Sama" (Ordizia, 1982), binilo josiak.
Margolariz gain musikazale amorratua izan da beti , eta gertutik jarraitu ditu musikaren eszenan azken urteetan ezagunak izan diren taldeetako asko. Musika talde batean ere jo zuen, eta gaur egun praktikatzen ez badu ere, beste modu batera bizi du musika. Zaletasun horrek erakarrita ondu du musikaren inguruko erakusketa bitxi hau.
Pausoz pauso, diseinatu, patroi bat eta plantilak sortu, gero zulatu eta bukatzeko biniloak josi harizko koloreak erabiliz.
Palestinaren aldeko erakusketa da eta bertan ateratzen den dirua BDZ Palestinako herriaren aldeko lanean dabilen kolektiboari emango zaio.
Artelan bakoitza 20€ tan eskuratu daiteke eta uztailak 5arte hemen 3 tabernan izango da.
Ekainak 28n kontzertua ere palestinaren alde izango da, Ekeko el Perro banda izango degu eta Naiara Delgadok zuzenean artelan bat margotuko du.

Badatozte jaiak eta 3 tabernan, inguru hau ere festa gunea izateko, atsaldeko kontzertu hauek prestatu ditugu: Ostirala ...
18/06/2026

Badatozte jaiak eta 3 tabernan, inguru hau ere festa gunea izateko, atsaldeko kontzertu hauek prestatu ditugu:
Ostirala 19 18:30 ; QUE DJANGO NOS PERDONEi Kalitatezko bossa, jazz, blues...
Larunbata 20, kuadrila eguna: 18:00 AI AMA ! gazte gaztetxoak, trikitrixa, panderoa, tronpeta, bateria... erromeri bikaina!
Igandea 21: 18:30 AIDÜRU festa egun baterako bertsioak
Asteartea 23: 18:30 LOAK pop-rock indartsua
Asteazkena 24 18:00 GIORGIO MARTINELLI eta PUNTZAKA DJak, dantzarako konbinatu berria.
Eta musikaz gain, badakizute, jan edo edan goxo egin nahi badezute 3 tabernan aukera ederra.
ONDO PASA SANJOANAK!😉

Gartxot Unsainek bakarkako bere lehen diskoa plazaratu du, Bizirik gaude LPa.  Bi urteko sormen-prozesuaren emaitza Dono...
13/06/2026

Gartxot Unsainek bakarkako bere lehen diskoa plazaratu du, Bizirik gaude LPa. Bi urteko sormen-prozesuaren emaitza Donostiko kaian.
Helburua emozioak lehen planoan jartzea izan da, kantautore gisa bere ahotsa eta identitatea lehen aldiz modu zuzenean aurkezteko.
Gitarraren soiltasuna eta artifiziorik gabeko ahotsa baliatuz, bilaketa emozional zintzo bat egiten du bere zuzenekoetan.
Artista berezi baten kontzertu berezia.
Bihar 18:30tan.

GAUR 18:30tan FILHOS DE NORRIS. Gitarra eta baxuz osatutako bikote argentinar honek bossa eta funk-a fusionatzen ditu mo...
07/06/2026

GAUR 18:30tan FILHOS DE NORRIS. Gitarra eta baxuz osatutako bikote argentinar honek bossa eta funk-a fusionatzen ditu molde propioan. Filhos de Norris-ek sentitzera, bidaiatzera eta dantzatzera gonbidatzen gaitu genero eta mugetatik haratago dagoen musika aniztasuna ospatzeko.
Honek ere mereziko du animatzen bazeate....
Datorren astean GARTXOT

31/05/2026

Dena prest, Hondora, Ibai eta Elisa, oso itxura ona du, 15 minutu barru hastera doa

Bihar 18:00etan HONDORA bikotea izango degu. bai eta Elisak 2017an elkar ezagutu zutenetik, gerora “Hondora” izena jaso ...
30/05/2026

Bihar 18:00etan HONDORA bikotea izango degu. bai eta Elisak 2017an elkar ezagutu zutenetik, gerora “Hondora” izena jaso duen proiektua itxuratuz joan dira. Soilenetik hasi ziren tabernetan bertsio akustikoak joaz eta orain haien lehen LPa aurkezten digute: “Hondoratu eta azalera irten”, Josu Ervitik produzituta eta Idoia Asurmendik ko-produzituta.
Kantuak nagusiki gitarra eta ahotsetik abiatzen dira, autore musika, rock, pop, funk, soul edota R&B bezalako influentziekin. Halatan, Hondorak zuzenekoak entzulearekin ezinbesteko topagunetzat ulertzen ditu: Intimoak, bakarrak eta aldi berean elkarronak.
Datorren astean FILHOS DE NORRIS argentinarrak izango ditugu.
Zuzeneko musikaz gozatu nahi badezute....😉

24/05/2026

Dena prest, itzala badator, zuzeneko musikak brisa goxo bat esnatu du, PEPPERMINT SEXTET berehala hastera doa, bi orduko emanaldi potentea zuentzat zuzenean.

🎷 PEPPERMINT SEXTET zuzenean!Bihar 18:00etan Euskal Herriko jazz eta fusio taldeak, euskal kantutegia jazz, latin, blues...
23/05/2026

🎷 PEPPERMINT SEXTET zuzenean!
Bihar 18:00etan Euskal Herriko jazz eta fusio taldeak, euskal kantutegia jazz, latin, blues, reggae eta ska doinuekin uztartzen ditu. "BIXI BIXI ZUZENEAN" diska berria kaleratu dute eta partaide berriak gehitu ere
10 urte baino gehiagoko ibilbidea duen taldeak “Euskal Latin Jazz Ska Project” ikuskizunarekin giro eta erritmo bereziak ekarriko ditu 3 Taberna aurreko plazara.
Aukera politta igande atsalderako, kalitatezko bederatzi musikari zuentzat zuzenean, animatzen bazeate...! ✨

Erakusketa berria, Izaskun Diaz Jauregiren akrilikoak ekainak 14 arte ikusgai izango dira hementxe. Inguruari begirada k...
22/05/2026

Erakusketa berria, Izaskun Diaz Jauregiren akrilikoak ekainak 14 arte ikusgai izango dira hementxe. Inguruari begirada koloretsu eta berezi bat.

Dirección

Oria, 12
Tolosa
20400

Horario de Apertura

Miércoles 18:30 - 22:30
Jueves 18:30 - 22:30
Viernes 18:00 - 00:00
Sábado 12:00 - 00:00
Domingo 12:00 - 22:30

Teléfono

+34688773733

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando 3 Taberna. Musika, pitza, dantza publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a 3 Taberna. Musika, pitza, dantza:

Compartir

Categoría